Jasotzen ari garen mezu eta dei andana dela eta, Goienerrek bere bazkide-kontsumitzaileak ondorengoaz ohartarazi nahi ditu:
Goienerrera pasa aurretik kontsumitzaileak bere argi-indarraren kontratua erreferentziako merkaturatzaile batekin baldin bazuen; 2014, 2015 eta 2016 urteetan egindako argindar kontsumoen likidazio berri bat bidaliko dio aurreko konpainiak, nahiz eta kontsumitzaileak gaur egun kontratua Goienerrekin eduki.
Erreferentziako merkaturatzaileak ondorengoak dira:
- Iberdrola Comercialización de Último Recurso, S.A.U.
- EDP Comercializadora de Último Recurso, S.A.
- Gas Natural S.U.R., SDG, S.A.
- Endesa Energía XXI, S.L.U.
- Viesgo Comercializadora de referencia, S.L.
- CHC Comercializador de Referencia S.L.U.
Erreferentziazko merkaturatzaileekin aurreko urte hoietan kontratu bat eduki izanak, esan nahi du garai horretan Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa (KTBP) izatea. KTBP hau Gobernuak finkatzen du eta Auzitegi Gorenak emandako epai baten ondoren Gobernuak onetsi behar izan du prezio hau zehazteko modu berri bat. Horren harira, iraganeko fakturak birkalkulatu dituzte eta orain merkaturatzaileak likidazio berriak bidaltzen ari dira garai bateko bezeroei.
Informazio gehiago: consumoresponde.es [ES]