Ikusmin handia sortu zuten azaroaren 7 eta 8an Klenergyk eta GoiEner kooperatibak Donostian eta Bilbon antolatutako hitzaldiek. Horren adierazgarri Bilboko Ekoetxearen aretoa lepo beteta ikustea besterik ez zegoen. Bezperaz, Donostian 70 lagun bildu zituen gai berak UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Jorratu zen gaia ez zen erraza, Blockchain teknologia eredu energetiko berriztagarri eta banatu baten alde. Klenergyren proiekto berezi hau mota honetako lehenengoa da Europan eta munduan handienetakoa Blockchain teknologia erabiliz. Blockchain, berez, datu-base banatua da bloke kateetan disenatua datuak itxuraldatzea eragozteko.
Donostian Alex Lopez eta Eugenio Moliner aritu ziren ordu erdiko azalpenaren ondoren, ordubetez galderei erantzunez. Bilbon, berriz, Santi Ochoa de Eribek GoiEnerren izenean eta Eugenio Molinerrek Klenergyren izenean azaldu zituzten proiektuaren nondik norakoak. Eugenio Molinerrek aipatu zuen teknologia sustengarriak eta energia-iturri berriztagarrien inplementazioaren azkartzea ezinbestekoa dela aldaketa klimatikoari aurre egiteko. Gurera etorrita, energia sektorea monopolio ia erabatekoa da eta gerora begira erabaki politikoek galga jartzen diete instalazio berriztagarri txikiei eta eredu parte hartzaile eta horizontalagoari.
Eugeniok aipatu zuen gaur egun energiarik merkeena haizetik eta eguzkitik datorrela. Hori guztia dela eta, Klenergyk teknologia aurreratua garatu du, alde batetik Metron monitorizazio sistema, beste aldetik, Helios hidrogeno biltegia, eta azkenik Pyloncoin txanpon birtuala.
Europar batasunetik diru-laguntza jaso duen proiektu pilotu honek frogatu behar du bere fidagarritasuna eta egingarritasuna. Horretan arituko da GoiEner kontsumitzaile kooperatibaren bidez egun duten teknologia entsegatzen. GoiEnerrek, bere bazkideei eskeiniko die proiektu pilotu honetan parte hartzea bere kontsumo datuak aztertzeko eta, horrela, plataformaren doikuntza egiteko, azkenik proiektuaren bidegarritasuna ikusteko. Aurretik jarritako irizpide batzuen arabera GoiEnerreko 50-100 bazkidek hartuko dute parte saiakera honetan.
Bilbon, ordu eta erdiz luzatu zen galderen tartea, gaiak gizartean sortzen duen interesa agerian utziz. Denetariko galderak egon ziren eta, orokorrean, proiektua interesgarritzat jotzen bazen ere kezka eta zalantza handiak sortzen ziren haren inplementazio errealaz eta jaso daitezkeen onurez.
Jarraian Donostiako hitzaldia UPV/EHUri esker.