Pasa den larunbatean ospatu genuen Goienerren 5. urteurrena, Energia Soziala II Jardunaldiarekin.
Ekitaldiari sarrera eta bertaratuei ongi etorria Jokin Aldazbalek eman zien. Moderatzaile lanak Yolanda Mendiolak egin zituen.
Lehenengo aurkezpena Marta Victoriaren eskutik etorri zen, europa eta estatuko testuinguruak energia transizioan aztertu zituen. Egoerak azaldu ondoren beharrezko ikusi zuen Europako legediaren aterkiaren babesa estatu mailan aldaketa bultzatzeko. Pedro Corvinosek jarraipena eman zion eta erakunde publiko lokalek dituzten aukerak azaldu zituen hornidura elektrikoaren aurrean.
Jarraian atsedenaldia etorri zen eta iritziak elkar trukatzekoa.
Leire Gorroñok Dinamarkako proiektu berriztagarri ezberdinen kasuak azaldu zizkigun eta Pedro Prietok erakutsi zigun egungo energia kontsumo maila berriztagarriekin ordezkatzea ezinezkoa izango dela etorkizunean, alegia, energia kontsumoa jeitsi beharko dugula derrigorrez.
Bertaratutakoek ere parte hartu ahal izan zuten bere zalantza eta ekarpenak eginez.
Jardunaldiari amaiera bikaina emateko familia argazkia eta bazkariarekin itxi zen.
Bideoak
Jardunaldiako bideo guztiak gure youtube kanalean.
Deskargarako aurkezpenak PDFan:
Komunitate lokalak % 100 berriztagarrirantz Danimarkan. Leire Gorroño.
Sociedad 100% renovable: ¿nos estamos haciendo trampas al solitario? Pedro Prieto.