2019/07/25ean Comisión Nacional de Mercados y de la Competencia (CNMC) erakundeak proposamen bat argitaratu zuen argindar garraioa eta banaketa bidesariak kalkulatzeko metodologia berria ezartzen duena, aldi berean kontsumitzaileei nabarmen eragiten dieten beste aldaketa garrantzitsuak biltzen ditu. CNMCk egindako plangintzaren arabera, Zirkularra 2019/11/1ean onartuko litzateke eta 2010/1/1ean jarriko litzateke indarrean.
Proposamen hau printzipioz CNMCk erakunde arautzaile gisa dituen eskumenen artean legoke, baina Trantsizio Ekologikoaren Ministerioak alegazioak aurkeztu ditu; legeak eskatzen duen moduan, CNMCk ez dituelako kontuan hartu Gobernuaren politika energetikorako jarraibideak.
Ministerioak lankidetza batzorde bat osatzea eskatu du erakunde erregulatzaileak onartu nahi dituen Zirkular hau eta beste batzuetarako, adostasun batera iristeko asmoarekin eta gatazka honek Auzitegi Gorenean amaitu ez dezan.
2020ko bidesarietarako proposatutako beste neurri batzuen artean daude: egungo tarifa egitura aldatzea, fakturaren atal finkoa murriztea eta atal aldakorra handitzea, gehiegizko potentziagatiko kostua handitzea eta tarifa epeei dagozkien ordutegiak aldatzea.
Proposatutako aldaketa mota hauek behartzen gaituzte kontserbadoreagoak izatera kontratatutako potentzia murrizketak edo tarifa aldaketak gomendatzeko garaian.
Egoera honen aurrean ezin gaitezke ziur egon Zirkularra onartuko denentz, baina aukera kontuan izan behar dugu. Horregatik, Goienerretik kasuan kasuko hautu egokienaren berri emanen diegu gure bazkideei.