Irailaren 24ean, Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak eta Latxa Esnea S. Coop.-ak elkarrenganako konpromisoa berretsi zuten lankidetza-hitzarmen baten bidez. Itsasoko Hariztizabal Baserrian ospatu zen hitzarmen ekitaldian Mariano Imaz (Latxa Esnea) eta Jokin Castaños eta Xabier Loyartek (Goiener) parte hartu zuten.
Goiener-ek interes handiz ikusten du Latxa Esnea S.Coop-en jarduera, tokiko elikagai-inguruneko produktuen komertzializazioaren garapenean, eta kooperatibaren azken helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko bidai egokia balitz bezala.
Beste aldetik, Latxa Esnea kooperatibak interes handiz ikusten du Goiener, trantsizio energetiko justu eta iraunkorraren bila, jatorrizko energia berriztagarriaren komertzializazioa bultzatuz, irabazi-asmorik gabeko kooperatiba baten bitartez, bere helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko bidai egokia den aldetik.
Hitzarmen honi esker, bi entitateen konpromisoa gauzatu da eta aurrerantzean elkarrekin lankidetzan aritzeko nahia adostu da. Modu horretan, bi entitateek kontuan hartuko dute elkar, komunikazioan laguntza emanez jarduera publikoen garapenean eta errepresentazio korporatiboan. Goiener bere aldetik, %100 berriztagarria den hornidura energetikoa bermatzen dio Latxa Esneari, baita aholkularitza, autokontsumo instalakuntzak jartzeko bideragarritasun azterketak eta kontzientziazio tailerrak ere.
Hitzarmena sinatu aurretik, bertaratu ziren Latxa Esnea kooperatibako partaideentzako aurkezpen bat egin zen Goiener Taldea zer den sakonago azaltzeko eta autokontsumoak eskaintzen dituen aukera ezberdinak ezagutzeko.
Bazkalostean Lizarragako Mikrosarea bisitatzeko aukera izan zuten, bertatik bertara autokontsumoko instalazio bat ezagutuz. Bertan, Xabier Senarra, Lizarragako alkate ohia, eta Aintzane Hiriberri, Sakanako Garapen Agentziako Industria eta Energia Arduradunaren azalpenak jaso zituzten, mikrosarearen funtzionamendua eta nondik norakoekin.