ADI: Covid-19aren alarma egoeraren inguruko dokumentu eguneratuagoak orri honetan
Zertaz ari gara?
Duela egun batzuk argindar banatzaile handiek —E-Distribución (lehen Endesa Distribución), I-DE (lehen Iberdrola Distribución), Unión Fenosa Distribución, e-Redes (lehen EDP-HC) y Viesgo Distribución— jakinarazi zuten kontratatutako potentzia murrizteko aukera emango dutela, nahiz eta azken kontratu-aldaketa egin zenetik 12 hilabete pasa gabe egon. Banatzaile txikiek, aldiz, oraindik ez dute jakinarazi neurri hori aplikatuko duten ala ez. Ezarritako alarma egoerak indarrean jarraitzen duen bitartean soilik balioko du neurriak.
Neurri honek balio du banatzaile moduan aurrez aipatutako hoietako bat duten enpresa eta bezero guztientzako zeinak jarduera bertan behera utzi, murriztu edo aldatu behar izan duten alarma egoeran ezarritako neurriak direla eta.
Idatzi honen bidez, zalantzak argitu nahi ditugu, eta batez ere, azpimarratu nahi dugu edozein aldaketa egin aurretik kalkuluak egin behar direla jakiteko zein kasutan den gomendagarria eta zein ez. Bestela, eta kasuen arabera, garestiago atera baitaiteke aldaketa.
Identifikatu zure potentzia eta banatzailea
Kontratatutako potentzia fakturaren goiko aldean aurki dezakezu.

Banatzaile nagusi ezberdinak mapa honetan ikus ditzekazu.

Banatzaile lokal txiki batzuek, orain arte dakigula, ez dute neurri hauekin bat egin.
Zein kasutan izan daiteke interesgarria?
Potentziak murrizteko aukera interesgarria izan daiteke kontratatutako potentzia 15 kW-tik gorakoa bada (3.0A, 3.1A edo 6.1A tarifak).
Tarifa hauek denbora-tarte bakoitzeko potentzia ezberdinak kontratatzeko aukera ematen dute eta sarbide-eskubideak mantentzen jarraituko dugu denbora-tarteetako batean gehienezko potentzia mantenduz gero (normalean P3an 3.0A eta 3.1A tarifetan eta P6ean 6 tarifetarako).
Gauzak horrela, aurreko potentziara itzuli nahi denean, soilik 10,94 eurokoa izango litzateke kostua (ez bailitzateke potentzia igotze bat izango, baizik eta aldaketa bat).
Kontratua 15 kW-tik beherakoa den kasuetan —2.0 eta 2.1—, kontratatutako potentzia bakarra da eta kasu honetan potentzia jeisteak sarbide-eskubideen galera dakar.
Sarbide-eskubidea galdu denean, potentzia igoerak 23,84 euroko kostua du (BEZ barne) igotzen den kW bakoitzeko.
Kostuak
Legeak horrela araututa, potentzia jeitsierak 10,94 euroko kostua du (BEZ barne) behe-tentsioko hornidurentzat. Aldiz, goi-tentsioko hornidurentzat (3.1 eta 6.X) kostua handiagoa da.
Eta potentzia handitu nahi dugunean behe-tentsioko hornidura batean, berriz ordaindu beharko ditugu lehen aipatutako jarduketaren kostuak, hau da, 10,94 euro gehi 23,84 euro kW bakoitzeko (BEZa barne), sarbide-eskubideak galdu badira.
Viesgo Distribución eta E-Redes banatzaileek iragarri dute ez dutela kobratuko alarma egoeran eskatutako potentzia jeitsieren kosturik. Ez eta aurreko potentziara igotzea (beti ere alarma egoera irauten duen bitartean).
Kontuz penalizazioekin
Kontuan izan behar dugu potentzia minimora jaisten badugu, jarduerak eten behar ditugula.
Hala ez bada, kasu bakoitzean baloratuko dugu zein tresna elektriko utziko dugun martxan (hozkailuak, izozkailuak, alarma-sistemak, ate automatikoak…), edo zein erabiliko dugun noizbehinka aurreikusi. Izan ere, hala ez bada, kontratatu dugun potentzia berria gainditzen dugun bakoitzean, penalizazioak jasoko ditugu, eta baliteke zenbatekoa potentzia jaisteagatik aurreikusitakoa baino handiagoa izatea. Jarduera berrabiatu behar denean, potentzia igotzeko eskaera egin beharko da.
Kontratua 15 kW baino baxuagoa denean —2.0 eta 2.1— kontratatuako potentzia bakarra izaten da, eta, kasu horretan, potentzia hori jaisteak sarbide-eskubideak bat batean galtzea dakar. Ohiko potentziara itzultzean, 23,84 euro ordaindu behar dira igoko den kW bakoitzeko (BEZa barne).
Garrantzitsua da jakitea, halaber, kontratatutako potentzia igotzeko kontratu aldaketa eskatzen dugunean, eta hornidurak 20 urte baino gehiago dituenean, banatzaileak instalazio elektrikoaren buletin berri bat eska diezagukeela.
Kasu bakoitza aztertu eta aukerarik onena baloratzeko prest gaude, aldaketak@goiener.com helbidera idatz galdetu diezagukezue.
Aldaketa epe eta potentziak berrezartzea
Behin aldaketa eskatuta, onartua denean eta instalazioan bertatik-bertara aldaketarik egin behar ez bada, 15 egun igaro daitezke. Instalazioan bertan aldaketak egin behar izanez gero (adibidez, kontagailua aldatzea), baldintza normaletan, banatzaileak 15 egun baliodun izango ditu aldaketa gauzatzeko, eskaera onartzen duenetik. Eskaera ukatua izan den kasuetan (adibidez, dokumentazioa falta delako), prozesua berriro hasi beharko litzateke eta eskari berri bat egin.