ADI: Covid-19aren alarma egoeraren inguruko dokumentu eguneratuagoak orri honetan
70 merkaturatzaile independenterekin batera Trantsizio Ekologikorako Ministerioan eta CNMCen eskatutako neurriak:
- Alarmak dirauen bitartean aldi baterako etenaldia eta horri 12 hilabeteko mugaren tartea gehitzea potentzia eta/edo tarifa aldaketetarako, 1955/2000 Errege Dekretuaren 79.6 artikuluan arautua.
- Neurketa-ekipoetan eta lotura-kontroletan, egiaztapen-, hedapen- eta sarbide-ekipoetan jarduteagatiko eta instalazio elektrikoaren ziurtagiria aurkezteagatiko eskubideen salbuespena, alarma-egoeran egindako potentzia-aldaketetarako, eta, ondoren, jatorrizko potentzia kontrataturaino gehitzeko, atal honetako 3. puntuan adierazitako denbora-tarte gehigarria amaitu bitartean. Neurri hau aplikatuko da baldin eta [4] sarbide-tarifaren aldietako batean gutxieneko potentzia mantentzen bada, 2.1x eta 2.0x tarifetan izan ezik, horietan kontratatu beharreko gutxieneko potentzia 0,1 kW ezartzen da.
- Alarma-egoera amaitzen denetik 30 eguneko tartea ezartzea, bezeroek kosturik gabe eska dezaten potentzia-igoera, neurketa- eta kontrol-ekipoetan, egiaztatze-ekipoetan, hedatze-ekipoetan eta sarbide- eta lotura-ekipoetan, guzti hau instalazio elektrikoaren ziurtagiria aurkeztu beharrik izan gabe. Luzapen-eskubideen indarraldia, indarrean dagoen balioaren arabera, alarma-egoera hasi eta hau bukatu eta 30 egunera luzatu ahal izango da, eta sarbide-eskubideek balio bera izango dute.
- Kontratatutako jatorrizko potentzia berreskuratzeko bermea, merkaturatzaileak jakinarazpena bidaltzen duenetik gehienez ere 7 eguneko epean.
- Aurreko neurrien ordezko eta/edo osagarri gisa, gehienezko ordu-laurdeneko irakurketa duten horniduretarako 1164/2001 Errege Lege Dekretuaren 9. artikulua aldi baterako aldatzea proposatzen da. Artikulu horretan honako hau adierazten da: «c) Fakturatu beharreko aldian eskatutako potentzia maximoa kontratatutako potentziaren % 85 baino txikiagoa bada, fakturatu beharreko potentzia (Pfi) kontratatutako potentzia horren % 85 izango da» eta beste honengatik aldatuko da: «c) Fakturatu beharreko aldian eskatutako potentzia maximoa kontratatutako potentziaren % 85 baino txikiagoa bada, fakturatu beharreko potentzia (Pfi) erregistratutako gehienezko potentziaren berdina izango da».
Bezeroen zatikako ordainketak eta ordainketa geroratuak errazteko neurriak, eta merkaturatzaileek sarbide-bidesarien ordainketa atzeratzea:
- Alarma-egoeran emandako bidesarien fakturak ordaintzeko epea luzatzea, alarmak dirauen bitartean.
- Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 46.1.d eta Hidrokarburoen Sektoreko Legearen 81.2.g artikuluen aplikazioa aldi baterako etetea, enpresa komertzializatzaileek bezeroei fakturatu eta alarma-egoerak dirauen bitartean kobratu gabeko bidesariak ordaintzeko duten betebeharrari dagokionez. Ikuskapen-betebeharrak ezarriko dira, kobratu gabeko zenbateko horiek kontuan hartu gabe.