Goiener Taldeak, 70 merkaturatzaile independenterekin batera, langabeziak edo/eta jarduera uzteak edo murrizteak eragindako ondorioak arintzeko ohiz kanpoko neurriak hartu behar dituzten kontsumitzaile guztientzat segurtasun juridikoa bermatzeko neurriak biltzen dituen dokumentua aurkeztu du. Dokumentu hori joan den asteartean aurkeztu zen Trantsizio Ekologikorako Ministerioan eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean (CNMC), eta orain arte ez dugu erantzunik jaso.
Hau da eskatutako neurrien lehen laburpena:
Lehenengo multzoaren helburua da faktura elektrikoaren gastua murriztea, bezeroek ordaindu beharreko elektrizitate-horniduraren kostu finkoak murriztuz, eragindako pertsona fisiko eta juridikoen karga ekonomikoa arintzeko, eta kontratatutako potentzia egokitzeko erraztasunak emanez modu arinean eta doan.
Bestalde, sistema bat ezarri nahi da, beharrezkoa denean, merkaturatzaile independenteek azken bezeroari egin beharreko fakturen ordainketa zatikatzeko eta, era berean, banatzaileetara sartzeko bidesarien ordainketak atzeratu ahal izateko, ordainketa benetan egin arte.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan. Eguneraketak jasotzen goazen einean jakinaraziko dizuegu. Espero dugu aurki berri onak ematea, egoera berezi honi elkarrekin aurre egiteko eta ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen.