Joan den martxoaren 31n, 11/2020 Errege Dekretua Legea onartu zen, COVID-19ari aurre egiteko. Gizarte- eta ekonomia-arloko premiazko neurri osagarriak zehaztu zituen eta hauek dira norbanako kontsumitzaileak kontuan hartu beharreko neurri nagusiak:
- Ohiko etxebizitzetan kontsumitzaileen energia elektrikoaren hornidura etetea debekatzen da, ez bada horniduraren, pertsonen eta instalakuntzaren segurtasun arrazoiengatik.
- Kontsumitzaileak hornitzailearen aurrean edozein dokumentu-mota erabili dezake hornidura ohiko etxebizitzakoa dela frogatzeko.
- Alarma-egoerak indarrean dirauen denbora ez da kontuan hartuko ordainketaren errekerimendu fede-emailea egiten denetik ordainketa falta dela eta hornidura eteten den bitarteko epeari dagokienez, indarrean dagoen araudian edo, hala badagokio, hornidura-kontratuetan.
Autonomoen kasuan, aldiz, hauek dira onartu diren neurriak.
Jarudera bertan behera utzi dutenentzako bonu sozial iragankorra eskatu daiteke, ikusi baldintzak 28. artikuluan: 11/2020 Errege Dekretua Legea.
Nolanahi ere, fakturak ordaintzeko orduan zailtasunen bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta elkarrekin konponbide bat bilatzen ahaleginduko gara: aldaketak@goiener.com edo 900 816 365.
Aldaketa eskatzeko asmoa izatekotan garrantzitsua da lehenbailehen egitea.