Hilabete “arraro” batzuen ostean, bueltan da GoienerBerri. Goiener Taldean ohiko martxa jarraitzeko aukera ez badugu ere, badaukagu zer kontatu…
Dakizuen bezala, martxoaren 16tik geroztik, Goienerreko langileak etxetik lanean gabiltza eta bulegoak itxita daude. Orain, bulegoen irekiera nolakoa izango den aztertzen gabiltza eta zeozer erabaki bezain pronto jakinaraziko dizuegu. Hala ere, azkeneko aste hauetan bezala, badakizue telefonoz edo e-mailez jarri zaitezketela gurekin harremanetan.
Apirilak 20ean bidalitako e-maila eta gero, bazkide askok partekatu zenuten gurekin zuen egunerokotasuna (testuak, irudiak, marrazkiak, kantak, bideoak…) eta eskertzeko asmoz hurrengoa bideoa prestatu dugu:
Ezinezkoa izan zen jasotako eduki guztiak bideoan jasotzea, baina gurekin harremanetan jarri zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu! Bide batez, bideoan sartzeko aukerarik izan ez genituen edukiak zuekin partekatzeko aprobetxatu nahi dugu:
• Montxo López-en “Cancionero cuarentenero”
• Aitor Barrenetxearen bi testu:
– «Reflexiones durante la pandemia»
– «La familia humana»
• Juanluk gurekin partekatu zuen El País egunkariaren artikulua.
Etxetik bada ere, medio eta erakunde ezberdinekin elkarlanean jarraitzen dugu. Gauzak horrela, Euskal Herriko Eskubideen Sozialen Kartak #EraldaketaEtxetik martxan jarri duen kanpainan parte hartu genuen aurreko astean, burujabetza energetikoa aldarrikatuz.
Gainera, Xabier Lozano eta Leire Donazarrek Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saioan parte hartu zuten, COVID-19ak Goienerrera ekarri dituen aldaketen inguruan hitz egiteko. Zuzenean entzuteko aukerarik izan ez bazenu, hemen daukazu audioa!
Aste honetan Goiener ARGIAko harpidedun egin da, beraz hemendik aurrera Goienerreko bulego guztietan ARGIAko aldizkariez gozatzeko aukera izango duzue bazkideek. 2017an ARGIA Goienerreko bazkide egin zen, iaz elkarlanerako akordioa sinatu genuen eta hilabete honetan beste pausu bat eman nahi izan dugu elkarlan hau gelditu ez dadin.
Amaitzeko, jakin ezazue bihar arratsaldean Unión Renovables-ek bere ohiko batzarra ospatuko duela, online bada ere. Hurrengo boletinetan, bertan hartutako erabaki garrantzitsuenen berri emango dizuegu jakinaren gainean egoteko.
Bitartean, zaindu zuen ingurukoak eta zuen buruak.