GOIENER, S.COOP kooperatibak puntuaziorik altuena lortu zuen Udalaren beharretarako energiaz hornituko zuen enpresa zehazteko garatu zen esleipen prozesuan. Izan ere, energia-horniduraren ezaugarriak eta baldintzak ezartzeko eta baloratzeko orduan, Amasa-Villabonako Udalak garrantzi berezia eman zion kontsumituko duen energiaren jatorria %100ean berriztagarria izateari.
Jatorrizko artikulua: villabona.eus