Araban kontsumitzen dugun energia guztiaren %7 lurraldean bertan ekoizten da. Hau da, kanpo-produkzioaren mende gaude erabat, eta hala izan da beti. Beraz, egun batean bakartuta geratuko bagina, elektrizitaterik gabe geratuko ginateke. Arabak energia gutxi sortzen badu era, albiste on bat dago: hemen sortzen den guztia berriztagarria da. Eta gero eta gehiago ekoizten dugu, besteak beste, ‘eguzkiaren gaineko zerga’ ospetsua ezabatzeari esker.
Jatorrizko artikulua: Gasteiz Hoy