Multinazionalek eta Nafarroako Gobernuak finantziatzen duten energia ereduaren aurrean, hiriaren erdigunea hartuko du alternatiba jasangarriak eskatzen dituen aldarriak gaur arratsaldean. Argi Dugu: Zuen onurak, gure iluntasuna lelopean eginen dute protesta, 18:00etan, Sarasate pasealekuan. Goiener kooperatibako eta Parlamentu Sozialeko kide Xabi Lozanorekin mintzatu gara.
Jatorrizko audioa: Euskalerria Irratia.