Joan den larunbatean, azaroak 13, Oñatiko Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean Goiener Elkarteak pandemiaren ondoren antolatutako aurtengo lehen Lan Talde Topaketa presentzialak egin ziren.
Goiener Elkarteak hiru hilean behin antolatzen ditu topaketa hauek, langileen, boluntarioen eta bazkideen artean esperientziak, bizipenak, iritziak eta abar trukatzeko intentzioarekin eta hortik lan-dinamika berriak sortzeko asmoarekin.
Beste gauzen artean aukera izan genuen Goienerrek parte hartzen duen Europako proiektuen aurkezpenak ikusteko.
Hemen dituzue larunbateko aurkezpen bideoak.