GOIENER TALDEAN lanpostu 1 osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua martxan jartzeari ekin diogu.
Deialdi honekin eta interesatuen eskaerak jasotzearekin batera emango zaio hasiera prozesuari. Eskaerak egiteko epea azaroaren 1ean amaituko da. Behin eskaerak jaso ondoren, hautatze taldeak eskatutako profilera gehien egokitzen diren lagunekin aurrehautaketa egingo du.
Eskatzen den profila honako hau izango da:
Ondo berrikusi eskatutako baldintzak. Eskaerak egiteko eta CV-a igortzeko beheko inprimakia erabili dezakezu. Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan: cv@goiener.com helbidean.
OHARRA: posta elektroniko bidez ez da CVrik onartuko; inprimakiarekin arazorik sortzen ez bada.
Eskaintza honekin lotuta biltzen diren datu pertsonalak Goiener Taldeko tratamendu sistemetan jasoko dira eta egiten ari garen langile hautaketa-prozesu honetarako erabiliko dira soilik. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabapena, e.a.) erabiltzeko Goiener, S.Coop.era zuzendutako idatzi bat bidali beharko diguzu helbide honetara: Mallutz 18, 20240 Ordizia (Gipuzkoa) edo datuenordezkaria@goiener.com posta elektronikora. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, gure webgunean eskura daukazun pribatutasun politika kontsulta dezakezu.
Lan eskaintza hau itxita dago.