Usurbilgo Udalak, ingurumenarekin errespetuz jardungo duten politika publiko eraldatzaileak garatzea eta egungo eredu energetikoa errotik aldatzea ezinbestekotzat du udalak. Trantsizio energetikoa “premiazkoa eta urgentziazkoa” da udalaren ustez, eta trantsizio hori “iraunkorra, berriztagarria, justua eta inklusiboa” izan dadin nahi du. Goiener Kooperatiba kontratatu du, prozesua gidatu eta dinamizatzeko.