Maiatzetik aurrera, lerro berri bat topatuko duzue zuen argindarraren hileroko likidazioan, “bonu sozialaren finantziazioa” kontzeptuarekin.
Jarraian finantziazioa horri buruzko informazioa.
Hasteko, zer da Bonu Soziala?
Bonu soziala argindarraren fakturako deskontu garrantzitsu bat da. Gobernuak arautua da, eta egoera sozioekonomiko zaurgarrian dauden familiak babestu nahi ditu.
Bonu sozialaren deskontua eskuratzeko, nahitaezkoa da erreferentziazko merkaturatzaileek bakarrik eskaintzen duten KTBP tarifa kontratatua izatea. Hemen duzue informazio guztia.
Zergatik gehitu dugu lerro berri hau?
Orain arte, merkaturatzaileei baino ez zegokien bonu sozialaren finantziazioaz arduratzea, baina martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretua argitaratu ondoren, bonu soziala finantzatzeko mekanismo berri bat ezarri da, argindar elektrikoaren hornikuntza-katean parte hartzen dutenek (ekoizpena, garraioa, banaketa eta merkaturatzea) eta merkatuko zuzeneko kontsumitzaileek beren gain hartuko dute.
Gainera, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMCk) zera agindu du: energia-sortzaile, merkaturatzaile eta kontsumitzaile zuzenen ekarpenak, sistemako operatzailearen aurrean subjektu horiek ordezkatzen dituzten likidazio-subjektuen bitartez egin behar direla, likidazioari dagokionez, hilabeteko azken egunean. Horrek esan nahi du Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak hilero guri inputatuko digula bonu soziala finantzatzeagatik dagokizuen likidazioa, gu baikara zuen ordezkariak merkatuan. Guk, era berean, zuen hurrengo argindar-likidazioan aplikatuko dizuegu kopuruari dagokion aldea.
Zenbat izango da?
Bonu sozialaren finantziazio-agindua argitaratu bitartean, energia elektrikoaren hornikuntza-kateko jarduerei dagozkien unitate-balioak adierazitako arauaren seigarren xedapen iragankorrean ezartzen dira. Ondorengoak dira: ekoizpen-jarduerarako, urteko 1,030790 €/ MWh.
Beti bezala, talde osoa zuen esanetara dago edozein zalantza argitzeko.