Goiener S. Coop.-ek 2022ko maiatzaren 25ko Errektore Kontseiluaren onarpenarekin bat, 2022ko ekainaren 11n, 9:00etan lehen deialdian, 9:30ean bigarrenean eta 10:00etan hirugarren deialdian, Gasteizko Armentia Ikastolan eta baita telematikoki egingo den Ohiko Batzar Orokorrera dei egiten dizue bazkideei.
Gai zerrenda ondorengoa izango da:
1. Irekiera eta ongi etorria.
2. 2021eko Memoria.
3. 2021eko kontuen azalpena, ekitaldiko emaitza banatzeko proposamenarekin.
4. 2022ko Kudeaketa Plana.
5. 2022ko Aurrekontuaren azalpena.
6. 2022ean zehar ekarpenei aplikatu beharreko interes-balioaren proposamena.
7. Kontseilu Errektoreko kideak hautatzea.
8. Estatutuak aldatze proposamena atxikia.
9. Barne Araudiaren aldaketa proposamena atxikia.
10. Galde-eskeak.
11. Agurra eta batzarraren itxiera.
Batzarraren helburua, kooperatibaren egunerokotasuneko gai garrantzitsuenen berri eman eta hauen gainean erabakiak hartzea da; hargatik da ezinbestekoa ahalik eta bazkide gehienek parte hartzea. Web orri honetan zintzilikatu dugu aurtengo Batzarrerako informazioa eta dokumentazio osoa. Hala nola: Batzarreko ordutegiak, kontuan edukitzeko data garrantzitsu guztiak, bozka emateko moduak, boto delegatua nola eman, emankizuna on-line jarraitzeko estekak, …
Behin Batzarra amaitutakoan, bertan aurkituko dituzue bozken emaitzak eta akta ere, eta Batzarra oso-osorik zintzilikatuko dugu.
Webinar berezia
Batzarra baino lehen, ekainaren 8an, 18:00etan, merkatu elektrikoaren eta argindarraren prezioen inguruko webinar bat egingo dugu. Bertan, Batzarra baino lehen zalantzak argitu eta eztabaidatzeko aukera eskainiko da. Webinarra zuzenean jarraitu nahi baduzu, esteka honen gainean klik egin.
