Goienerren eskutik, abian da 3 gaztandegiren arteko lankidetza aitzindaria
Behi-esnearekin esnekiak egiten dituen gaztandegi bat (Etxeberri Goikoa EZ) eta jatorri izeneko Idiazabal gazta egiten duten bi gaztandegi (Etxezuri EZ eta Kerixara SLL) dira GAZTA ENERGY proiektuaren buru eta partaide. Lankidetza-berrikuntzako proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren eta FEADER funtsen laguntza jaso du, OSOA programaren esparruan, Landa Garapeneko Planaren barruan, 2021. urteari dagozkion lankidetzarako laguntzen deialdian, eta aurrekontuaren %50 finantzatu du.
Proiektuak herrien energia-subiranotasunean aurrera egiten lagundu nahi du, landa-ingurunean autokontsumo partekatuko instalazioen bidez, instalazioen eraginkortasuna maximizatzen duten tresnekin, eta, aldi berean, klima-aldaketa arintzen eta nekazaritza-sektorea suspertzen laguntzen du, teknologia eraginkorragoak eta berritzaileagoak erabiliz.
Hiru gaztandegietan, proiektu pilotuak egiten dira, bakoitzari egokitutako tresnak probatzen dituztenak eta energia-kontsumoak automatizatzea lortzen dutenak, autokontsumo-tasa eta, beraz, eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko instalazioen errentagarritasuna maximizatzeko.
Gaztandegiez gain, beste eragile batzuk ere baditu berrikuntza-taldeak: Goiener (energia berriztagarrien kooperatiba herritarra), Ekisolar (automatizazio- eta digitalizazio-tresnak) eta Noemi Salazar Gomez (berrikuntza agentea).
Ekimen honen bidez, energia berriztagarrien teknologian inbertituz, ezagutza espezializatuak garatzen eta tresnak probatzen ari gara. Tresna horiek beste sektore batzuetan jada helduak dira, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreari mesede egiten diote jasangarritasunaren ikuspegitik, eta bidezko energia-trantsizioa bultzatzen dute.
Informazio gehiago: Noemi Salazar Gómez – Koordinatzailea. e: noemi@noemisalazar.com / m: 658721183