Estatu mailan aitzindaria den zama-ibilgailu elektrikoak, Goienerren babesletza eramango du atoian

Bakoitzak bere esparruan jardunda, urratu liteke bidea. Elkarlanean, ordea, eragina biderkatu eta urrutirago iristeko aukerak sortzen dira. Goiener eta Eraman kooperatibek helburu horrekin ondu dute Gasteizko hiri-mugikortasunera iraultza “garbia” ekarriko duen hitzarmen berria. Gaur sinatutako akordio honi esker, Alde Zaharreko garraioa eta banaketak modu jasangarriagoan eta energia berriztagarriz egin daitezkeela frogatuko dute.
Goiener Taldeak urteak daramatza energia berriztagarriak sortzen eta merkaturatzen, subiranotasun energetikoa eta kontsumo arduratsuaren alde lanean, 16.000 bazkideren konfiantzarekin. Eraman Kooperatiba berriz, lehen pedalkada sendoak ematen ari da hiriko garraio-zerbitzuen sektorean, zama-bizikleta berritzaileak erabiliz. Espainiar Estatuan aitzindariak dira banaketarako atoidun bizikleta elektrikoak erabiltzen. Orain, mugikortasun jasangarriaren bidean, bat egin dute bi kooperatibek.
Goiener x Eraman: power project
Izen hori du Goienerrek eta Eramanek sinatu duten akordioak, eta hitzarmenari esker, banaketarako bizikleten atoiak, argindar kooperatibaren marka eramango du Alde Zaharreko bere joan-etorrietan. Kale estuetan ibili ohi den furgoneten trafiko handiaren aurrean alternatiba jasangarria eta ekologikoa eskaintzeaz gain, hitzarmen honekin bi kooperatibek beste banaketa eredu bat sustatu nahi dute Gasteizen, energia garbia eta berriztagarriak oinarri dituena.
Etorkizuna (izango bada) garbia, jasangarria eta kooperatiboa izango delako: Goiener x Eraman: power project. Banaketa zerbitzu berriztagarria.