Udazkena bete-betean datorren honetan, Goienerren eguneroko lana ukitzen duten bi gairen inguruko jardunaldiekin emango diogu amaiera udari: ekimen kolektiboak eta pobrezia energetikoa.
«Nola heldu energiari ikuspegi sozialetik?» jardunaldiak irailaren 22an eta 23an izango dira Hernanin. Powerpoor proiektu europarraren baitan antolatu ditugu, Hernaniko Udalaren eta Enherkom-en, bertako energia komunitatearen laguntzarekin. Interesa duen oro ongi etorria izango da.
Osteguneko hitzaldiak herritarrei bideratuak daude eta arratsaldez izango dira Biteri kultur etxean. Ostiralekoak aldiz, pobrezia energetikoari aurre egin nahi dioten pertsona eta erakundeei begira antolatu ditugu eta Iturola elkarlan sorgunean izango dira. Jardunaldiko bigarren egun honetan (presentzialki zein telematikoki) parte hartzeko izena eman beharko da irailaren 16a baino lehen.
Hemen jardunaldiaren programa eta parte hartzeko xehetasun guztiak:
Nola heldu energiari ikuspegi sozialetik?
Energia komunitateak eta herritarren ahalduntzea
— OSTEGUNEAN: Herritar modura energiaren gaiak kezkatzen bazaitu edota komunitate energetikoen ikuspegi sozialean interesa baduzu:
Eguna: Irailak 22, osteguna.
Lekua: Biteri kultur etxea (Nafar kalea 18, Hernani).
- Harrera.
Ordua: 18:15-18:30. - Aurkezpena eta sarrera.
Hizlariak: Hernaniko Udala, Enherkom eta Goiener.
Ordua: 18:30-18:45. - Energia gai sozial bat da.
Hizlaria: Olatz Azurza Zubizarreta (EHUko irakaslea, Goiener-eko kidea).
Ordua: 18:45-19:10. - Energia komunitateak ikuspegi sozialetik.
Hizlariak: Goiener, Enherkom.
Ordua: 19:10-19:30. - Galde-erantzunen tartea eta itxiera.
Ordua: 19:30-20:00.
— OSTIRALEAN: Pobrezia energetikoari aurre egin nahi badiozu, edota bulego zerbitzua duen (edo jartzeko asmoa duen) erakunde batean bazabiltza:
Eguna: Irailak 23, ostirala.
Lekua: Iturola elkarlan sorgunea (Florida auzoa 28, Hernani).
Izen-ematea (derrigorrezkoa): labur.eus/powerpoor-jardunaldiak
* Jardunaldia telematikoki ere jarraitzeko aukera izango da.
- Harrera.
Ordua: 09:45-10:00. - Aurkezpena eta sarrera.
Hizlariak: Hernaniko Udala, Enherkom eta Goiener.
Ordua: 10:00-10:15. - Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia.
Hizlaria: Garbiñe Olaberria Azaldegi (Gipuzkoako Foru Aldundia).
Ordua: 10:15-10:40. - Herritarren ahalduntzea ekimen kolektiboen bidez (Powerpoor proiektua).
Hizlaria: Goiener.
Ordua: 10:40-11:05. - Hernani Burujabe herri proiektua.
Hizlaria: Hernaniko Udala.
Ordua: 11:05-11:30. - Hamaiketakoa.
Ordua: 11:30-12:00. - Mahai ingurua: Energia bulegoak eta herritarren ahalduntzea.
Hizlariak: David Labeaga Muñoz (Punto InfoEnergía – TEDER); Ainara Lasarte Urkia (Oarsoenergia – Oarsoaldea) eta Enherkom (Energia Berriztagarrien Komunitatea – Hernani).
Ordua: 12:00-13:30