Zaldibiako Udalak hiru urtean garatu duen bigarren energia-sorkuntza proiektua da. Lehenbizikoa, 2020an abiatu eta iaz gauzatu zuena, haur eskolako instalazio fotovoltaikoa da. Goienerrek landu zuen proiektu hura ere –teilatuko berria bezalaxe–. 56 panel kokatuko dituzte eta 25,2 kilowatteko potentzia sortuko du. Hiru udal azpiegitura hornituko dira horko energiarekin: udaletxea bera, Beti-Gazte taberna, eta mediku-etxea eta gaztetxea.