Aste honetan GoiEner Irurtzunen (Sakana, Nafarroa) izan da, Europar Batasunak finantzautako BEcoop proiektuaren baitan, komunitate bioenergetikoen berri emateko. Formazio saio horietan, ia 20 lagunek parte hartu dute, eta horietatik 10 tokiko erakunde publikoen ordezkariak izan dira.
Saio horietan hainbat gai jorratu dira, hala nola zer den komunitate bioenergetiko bat eta zertarako balio duen, zergatik den hain interesgarria biomasa eta komunitate energetikoak batzea trantsizio energetikoa lortzeko, nola sortu EBK bat (energia berriztagarrien komunitate bat) edo Euskal Herrian zer biomasa-baliabide dauden, eta zer potentzialtasun daukaten.
Formazio saio hauen helburua, bioenergia-komunitateen proiektuen inguruko interes-talde nagusiak gaitzea eta ahalduntzea izan da. Saioaren amaieran, bertaratutakoek biziki azpimarratu dute gaiak sortu dien interesa eta formakuntza saio hauen maila.
Goiener taldeak, eskerrak eman nahi dizkio Dinabideri emandako erraztasunengatik eta laguntza logistikoagatik.