60 bat lagun elkartu dira udal ordezkarien eta Goiener kooperatibako kideen proposamen entzutera. Elgetarrek erabakiko dute proiektu horrek aurrera egingo duen edo ez, baina ulertu behar da komunitatea ez dela horretara mugatuko”, azaldu du Goienerreko Oier Etxebarriak. “Sortzen bada, komunitateak bultzatuko ditu interesekoak iruditzen zaizkion hainbat proiektu –efizientzia, birgaitzeak, biomasa, ura, haizea, kargatzeko puntuak, auto partekatuak, fakturen duintzea…–. Kontua da gaian ahalduntzea eta urratsak egitea”.
Jatorrizko artikulua: Goiena.