Goiener kooperatibako Santi Ochoa de Eribe zuzendaria eta Aitor Ossa Rissanen Powerpoor proiektuko koordinatzailea gonbidatu dituzte Euskadi Irratiko Ekosfera saiora. Pobrezia energetikoa egiturazko arazoa dela ohartarazi dute eta orokorrean, datuek okerrerako joera hartu dutela. Goienerrentzat betidanik izan da garrantzitsua pobrezia energetikoari aurre egitea eta horretarako sortu zen Powerpoor proiektua aurkezteko baliatu dute elkarrizketa.
Jatorrizko audioa: Ekosfera