Energia krisiak eztanda egin zuenetik, gorantz doaz prezioak fakturetan. Egun, berogailua piztea gero eta garestiagoa da, baina, hori saihesteko asmoz, neurriak hartzen dabiltza herritarrak, administrazioak eta eskolak. Egoera ulertzeko, baina, funtsezkoa da zerk sortu duen jakitea, eta horretaz jardun du Oier Etxebarriak. Goiener-eko kidea da, eta, nabarmendu duenez, egoera geopolitikoak eta eskaintzaren eta eskaeraren arteko oreka apurtzeak eragin du gasaren prezioak gora egitea.
Jatorrizko artikulua: Goiena.