2022-12-30
Berriki onartutako lege-xedapenak direla eta, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartuko dira zure argindar-fakturan eragina izango duten araututako prezio berriak. Hona hemen aurreko prezioarekiko aldea:
Argindarra garraiatu eta banatzeko sareetara sartzeko bidesariak1 | Ez dago joera argi bat, ATR tarifaren eta tarifa-denboren araberakoa baita. |
Sistema elektrikoaren karguak2 | Egungo prezioak baino %5,9 merkeago. |
Kapazitatearen araberako ordainketak2 | Egungo prezioak baino %26 merkeago. |
Merkatuko operadorearen ordainsaria2 | Egungo prezioak baino %40,9 garestiago |
Sistemako operadorearen ordainsaria3 | Egungo prezioak baino %13,6 garestiago. |
Bestalde, gaur egun indarrean dauden Argindarraren eta BEZaren gaineko Zerga Bereziari dagozkien neurri fiskalak 2023ko abenduaren 31ra arte luzatu dira.
Urtarriletik aurrera ohartuko zara, zure fakturetan bidesarien eta karguen prezioaz gain, kontsumitutako argindararraren prezio librea ere aldatu egingo dela. Izan ere, faktore hauek hartu behar dira kontutan kontsumitutako argindarraren prezio librea kalkulatzeko: argindarraren banaketan izandako galerak, energiak merkatu elektrikoan erostean zuen prezioa eta baita araututako beste osagai batzuek zutena ere.
Kontsumoaren prezio librea osatzen duten gainerako kontzeptuei dagokienez, Goienerrek ez du aldaketarik egin 2022ko azaroaren 1az geroztik.
Hona hemen kalkulu-estimazio bat, kontsumitzaile motaren arabera, argindarraren urteko faktura zenbat murriztu litekeen:
• 2,4€/urtean 3,7kW-ko potentzia kontratatua eta, urtean, 1.700 kWh-eko kontsumoa duen etxebitza tipo batentzat.
• 6,8€/urtean 10 kW-ko potentzia kontratatua eta, urtean, 7.500 kWh-ko kontsumoa duen negozio txiki edo establezimendu tipo batentzat.
• 30,3€/urtean 15-22 kW arteko potentzia kontratatua eta, urtean, 22.000 kWh-ko kontsumoa duen ETE tipo batentzat.
[1] Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren 2022ko abenduaren 15eko ebazpena, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera argindarra garraiatzeko eta banatzeko sareetara sartzeko bidesarien balioak ezartzen dituena.
[2] TED/1312/2022 Agindua, abenduaren 23koa, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharreko sistema elektrikoko karguen prezioak eta 2023ko ekitaldirako sistema elektrikoaren zenbait kostu arautu ezartzen dituena.
[3] Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren 2022ko abenduaren 15eko ebazpena, sistema elektrikoaren operadorearen 2023ko ordainsariaren zenbatekoa eta hura finantzatzeko agenteei jasanarazi beharreko prezioak ezartzen dituena.
[4] 20/2022 Errege Lege Dekretua, abenduaren 27koa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko eta La Palma uhartea berreraikitzeaz gain, beste egoera zaurgarri batzuetan daudenei laguntzeko neurriei buruzkoa.