Erika Martinez Goiener kooperatibako presidentea da. Goiener irabazi-asmorik gabeko kontsumo-kooperatiba da, eta energia berriztagarriak merkaturatzen eta sortzen ditu. Merkatuan energia berriztagarria erosten dute, bazkideei banatzen dietena. Bazkideei kontsumo berdea ziurtatzen die, argiaren prezioarekin espekulatu gabe. Aldi berean, herritarren energia-subiranotasuna berreskuratu nahi dute, eta, horretarako, tokiko energia-komunitateak sustatzen dituzte. Duela bi aste ospatu zuten hamargarren urteurrena, Villabonan (Gipuzkoa) egindako ekitaldi batean.
Jatorrizko artikulua: Hordago (El Salto)