Bulegoan jardungo duten langileek adierazi dutenez, helburu nagusia “Debagoieneko bazkide eta herritarrei erreferentziazko arreta zerbitzua gerturatzea” izango da: “Gainontzeko bulegoetan egiten dugun moduan, gardentasun eta gertutasunean oinarritutako arreta eskaini nahi dugu, fakturen optimizazioa, kontsumo arduratsua, pobrezia energetikoaren aholkularitza eta bestelako zalantzak argitzeko”.
Jatorrizko artikulua: Goiena