Mendietan eolikoak jartzeko dauden proiektuek zer pentsa ekarri diete herritarrei. Hau al da bidea erregai fosiletan oinarritutako sistema kutsatzailea alboratzeko?
Energiaren gaiari angelu anitzetatik begiratzen lagunduko digute Larrun honetarako mahai-inguruan parte hartu duten Mikel Otero (EH Bilduko legebiltzarkidea), Mirene Begiristain (ekonomialaria Euskal Herriko Unibertsitatean eta mugimendu agroekologikoko kidea), Jokin Castaños (energia berriztagarrien kooperatiba den Goienerreko teknikaria) eta Aitziber Sarobek (biologoa eta natur kontserbazionista).
Jatorrizko artikulua: Larrun.