“Krisi energetikoa eta aterabide arduratsuak” izenburupean hitzaldia eskaini zuten Goienerreko komunitate energetikoen sustatzaile den Oier Etxebarriak eta Aitziber Sarobe biologoak. 101 Arrazoi egitasmoaren barruko bigarren hitzaldia izan zen atzokoa. Antolatzaileek azaldu dutenez, 200 lagun inguru bertaratu zen solasaldira. Askotariko galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izan zen solasaldia amaitzean.

Jatorrizko artikulua: Uztarria