Jakingo duzunez, 2022ko ekainaren 15ean sartu zen indarrean maiatzaren 13ko 10/2022 Errege Lege Dekretuan argitaratutako Gasa Doitzeko Mekanismoa edo «gasaren topea». Errege Lege Dekretu horrek denbora tarte baterako mekanismo bat ezarri zuen gas naturalaren prezio-igoerak argindarraren handizkako merkatuan duen eragina mugatzeko. Web orri honetan duzue aipatutako mekanismoaren inguruko informazio gehiago.
2022ko ekainean jakinarazi genizuen legez, mekanismo horrek kostu gehigarri bat aplikatzea zekarren argindarraren fakturan, kontsumitzailearen kontratu-motaren araberakoa.
Hasiera batean 2023ko maiatzaren 31 arteko epea ezarri zioten; hala ere, martxoaren 28an argitaratutako azken 3/2023 Errege Lege Dekretu ondorioz Gasa Doitzeko Mekanismoa 2023/12/31ra arte luzatuko da.
Luzapen hori ez zaio aplikatuko merkaturatzaileek 2023ko martxoaren 7a baino lehen (2023ko ekainetik abendurako efektuarekin) aurrez erostitako energiari. Goienerren kasuan, 2023ko ekainera arte, energia aurre-erosketa handi bat egin genuen, ez aldiz hurrengo hilabeteetarako.
Aurreko aldian enpresa-talde handiei onartu bazitzaien ere, luzapen berri honetan ez zaie uzten energia deklaratzen enpresa beraren ekoizleen eta merkaturatzaileen arteko barne-erosketa gisa. Mekanismoaren konpentsazioa ordaintzetik salbuetsita geratzen ziren lehen, orain aldiz ez. Neurri horren bidez, Gasa Doitzeko Mekanismoaren konpentsazioa modu bidezkoagoan banatzen da enpresa elektriko handien eta merkaturatzaile txikien artean.
Izan ere, aurreko araudiaren arabera, barne-erosketa horiek Gasa Doitzeko Mekanismoa ordaintzetik salbuetsita zueden, eta horren ondorioz merkaturatzaile txikietako kontsumitzaileoi ordainarazi ziguten kostu hori lehen hilabeteetan.
Luzapena gorabehera, gas naturalaren egungo prezioak baxuagoak direnez, Gasa Doitzeko Mekanismoak ez du faktura garestitzen. Aurten mekanismoa ez da aktibatu otsailaren 27az geroztik. Aurreko zenbait egunetan mekanismoaren balioa negatiboa izan da adibidez eta merkatuko prezioetan deskontua eragin du. Gasaren prezioak berriro igoko balira ere, luzapena ezarriz gas naturalaren prezioen menpekotasunetik at mantendu nahi dute argindarraren prezioa.