Duela 5 egun hasi zen Iruñean bizikleta itzulia eta gaur iritsiko dira Leitzara. Nafarroa osoa zeharkatu du birak, proiektu berriztagarri herrikoiak bisitatuz. Maria Arretxe Goiener taldeko kideak eman ditu martxaren nondik norakoak, eta amaierako festarako prestatua dagoenaren berri eman du.
Jatorrizko audioa: Karrape irratia