Boulevard magazinak bisita egin digu, abian baita fakturan agertzen diren balioak eta kontzeptuak ulertzen laguntzeko Goienerren zerbitzua; zerbitzu honek agerian utzi nahi ditu kobratzeko zilegi direnak eta ez diren kontzeptuak. Herritar guztiei zuzenduta dago, doakoa, pertsonalizatua eta presentziala da. Aholkularitza zerbitzua urte amaierara arte egongo da martxan Arabako hiriburuan.
Jatorrizko audioa: Radio Euskadi