Consumidores saioak Erika Martinez, Goiener kooperatibako presidentea elkarrizketatu du. Martinezek azaldu du nolakoa den Goienerrek Gasteizko Udalarekin batera eskaintzen duen zerbitzua; bertan laguntzen dute fakturan agertzen diren balioak eta kontzeptuak ulertzen. Zerbitzua Gasteizko herritar guztiei zuzenduta dago; doakoa, pertsonalizatua eta aurrez aurrekoa da. Aholkularitza urte amaierara arte egongo da eskuragarri Arabako hiriburuan.
Jatorrizko audioa: Consumidores (Radio Vitoria)