ACCE proiektuak (Access to Capital for Community Energy) mugarri garrantzitsua jarri du bere ibilbidean, eta dagoeneko herritarren eskura jarri du energia-komunitateentzako Autogestiorako Gida.
Europa osoan 2.000 herritar kooperatiba inguru ari dira energia-proiektuak martxan jartzen, baina horiek guztiek proiektuak finantzatzeko zailtasunei egin behar diete aurre. Gabezia horiei aurre egiteko, GoiEnerrek eta 7 bazkide europarrek indarrak batu dituzte Europako Batzordeak finantzatutako ACCE proiektuaren bueltan; orain, atsegin handiz iragartzen dugu eskuragarri dagoela gure Autogestiorako ACCE Gida. Bertan laburbiltzen dira komunitate-energia finantzatzeko tresna bat sortzeko funtsezko urratsak:
- Erkidegoko energiaren tokiko mugimendua aztertzea.
- Energia-proiektuen merkatua eta finantzaketa-praktikak aztertzea.
- Finantzatzeko proiektuak identifikatzea, eta finantzaketa-metodo egokia zehaztea.
- Balizko finantzatzaileengana hurbiltzea.
Gida osoa deskargatzeko, egin klik azpiko estekan:
Autogestiorako ACCE Gida (ingelesez).
Edo kontsultatu gidaren laburpena hemen:
ACCE Gidaren laburpena (ingelesez).