ACCE Europar Batasunak finantzatutako proiektuak mugarri berri bat jarri du asteon: estreinatu berri da ACCE podcast sailaren lehen kapitulua. Proiektuak helburu du herritarrei energia berriztagarri eta komunitarioa eraikitzeko behar den finantziazioa lortzen laguntzea, eta podcast berri honek lagunduko du proiektuaren helburu eta erronkak gehiago (eta hobe) zabaltzen.
Lehendabiziko atalean, Urszula Papajak-ek (Bündnis Bürgerenergie) azalduko du nola energia komunitarioak tokiko komunitateak ahalduntzen dituen eta zergatik finantzaketa-sistema berriak (CEFS) funtsezkoak diren mugimendua bultzatzeko.
ACCE proiektuaren asmoa da 20 milioi euro bidertatzea herritarren inbertsioak (90 milioi euro ingurukoak) desblokeatzeko. Kontua ez da dirua soilik, herritarrak ahalduntzea baizik, gure etorkizun energetikoari forma eman diezaioten, finantza-onurak jasotzen dituzten bitartean.
Datozen astetan, lotura honetan aurkituko dituzu podcastaren atal berriak. Entzun eta gozatu!