Zaintza sistema publiko, unibertsal, doako eta kalitatezko bat bermatzearen aldeko borrokara batuz, Goienerrek ere bat egingo du Euskal Herrian lehenengo aldiz egingo den greba feminista orokorrarekin, Euskal Herriko hainbat eragile sozial eta sindikalekin batera.
Modu honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiari erantzunez, Goienerrek bere alea jarriko du herritarron bizitzak erdigunean jarri eta zaintzarako eskubide kolektiboa posible egingo duen euskal sistema publiko-komunitarioa aldarrikatzeko.
Ondorioz, azaroaren 30ean gure bulegoak itxita egongo dira eta ez dugu telefono bidezko arretarik eskainiko. Era berean, Goienerreko bazkide zein gainerako herritarrak, mobilizazio eta lanuzteetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
