2023ko abenduan, sektore elektrikoaren erregulazio- eta zerga-aldaketa berriak onartu ziren 2024rako, baina Ministerioak sistemaren karguak, kapazitatearen araberako ordainketak eta merkatu-operadorearen ordainsaria berrikusteke utzi zituen. Aldaketa horiek otsailaren 14an argitaratu dira, eta argitaratu biharamunean sartuko dira indarrean.
Zein aldaketa onartu dira?
Hauek dira 2024ko otsailaren 15ean indarrean sartuko diren eta zure argindar fakturari zuzenean eragingo dioten erregulazio-aldaketak:
— Sistema elektrikoaren karguak [1]: Berriro argitaratu dira, baina ez dago aldaketarik egungoekin alderatuta.
— Kapazitatearen araberako ordainketak [1]: % 13,3 jaitsi dira kontsumitutako energiaren egungo prezioarekiko.
— Merkatu-operadorearen ordainsaria [1]: % 10,6 igo da kontsumitutako energiaren egungo prezioarekiko.
Nola eragingo dizu?
Erregulazio-aldaketa horiek ez dute aldaketa nabarmenik eragingo energia-terminoaren prezio librean, eta, beraz, fakturan aldaketa oso txikia izango da.
Gure tarifen orrian argitaratuak ditugu xehe-xehe prezioak eta hauen eguneraketak.
[1] TED/113/2024 Agindua, otsailaren 9koa, 2024 ekitaldirako sistema elektrikoaren karguen prezioak ezarri eta sistema elektrikoaren zenbait kostu arautu ezartzen dituena.