Santa Kruz jaietako hasiera ofizialaren aurretik, Orexa Saria banatu zuten, herriaren alde egindako lana eskertzeko sortutakoak. Bigarren edizio honetan, Goiener energia kooperatibak herrian egindako lana eskertu nahi izan zuten. Orexak Goienerren eskutik egin du trantsizio energetikoa azken urteetan. «Orain dela 10 urte esango baligute herrian sortutako energia izango genuela, ez genuke sinestuko. Aitzindariak izan gara eta gaizak ezberdin egiten dakigula erakutsi dugu», aldarrikatu zuen Eneko Maiozek, saria eman aurretik Ganbaran elkarbanatu zituen oroitzapenekin. Gurutze Etxezabal alkatearen eskutik jaso zuten energia kooperatibako kideek saria. Alazne Arruti, taldeko ordezkariak saria eskertu nahi izan zuen, «errekonozimendu hau benetan berezia da guretzako, ze elkarrekin eman ditugu urratsak, aitortu zuen. Orexa «laborategi txikia» izan dela ere adierazi eta elkarrekin egindako bidea azpimarratu nahi izan zuen: «herritarrentzat energia gerturatzea, demokratizatzea, zaurgarritasun egoeran dagoen jendearen babesleku izatea… uste dut asmatu dezuela eta zorionak».
Jatorrizko artikulua: El Diario Vasco