Europako hauteskundeetan, eman ezazu botoa. Gure lankide Chrisek azaltzen dizkizu arrazoiak.
REScoop.eu-k abian jarri duen kanpainaren barruan, Goienerretik manifestu bat bidali diegu hainbat alderdi politikori atxikimendua eskatuz. Manifestu horretan REScoop.eu-k, hamar lehentasun politiko ezartzen ditu Europak herritar guztiei mesede egingo dien sistema energetiko garbi, karbonorik gabe eta demokratiko baterantz aurrera egin dezan. Web orri honetan ikus ditzakezu emaitzak.
Gainera, iritzi-artikulu bat idatzi dugu energia komunitateen inguruan, berrikuntza sozial eta teknikoko eredu gisa jarriz.