Goienerrek energia-proiektuan parte hartu du, Frantzia, Belgika eta Erresuma Batuko beste kooperatiba batzurekin batera.
Berriki, beste urrezko orri bat idatzi da jabetza partekatuko energia berriztagarrientzat. Westmill Solar Co-operative, REScoop MECISE eta REScoop.eu-k Europan egin den mugaz gaindiko lehen birfinantzaketa kooperatiboa adostu dute. Tartean da Goiener, Europako beste energia-kooperatiba batzurekin batera.
Westmill Solar 1.500 bazkide dituen kooperatiba ingeles bat da, Swindonetik gertu dago (Londresko mendebaldean) eta 2011tik, urteko, batez beste, 4.8GWh sortzen ditu (urte batean, 1.600 etxe inguruk kontsumitzen duen argindarra adina eta, horri esker, 1.500 tona CO2 gutxiago isurtzen dira).
Erresuma Batuko lehen instalazio fotovoltaikoa da, eta munduko handiena, bere osotasunean herritarrek sortu eta kudeatutako kooperatibak kontuan hartuta. 5MW-ko instalazio fotovoltaiko bat da, lur gainekoa, eta 13.000.000 euroko inbertsioa eskatu du. Horietatik erdia MECISEk birfinantzatu du 10 urterako tasa finkoko mailegu baten bidez.
Birfinantziazio mailegu horri esker, Goienerrek proiektu handi batean parte hartzeko aukera izan du, eta agerian geratu da mugimendu kooperatiboek zeregin garrantzitsua eta berritzailea dutela energia berriztagarrien aldeko trantsizioan. Energia komunitarioari esker onurak zuzenean iristen dira herritarrengana, klima-aldaketari aurre egitea inoiz baino premiazkoagoa den une honetan.
Mugaz gaindiko mailegu kooperatibo eta iraunkorra
Goiener MECISE-ko kide da. Elkarte hau, berriztagarrien kooperatiba energetiko handien arteko aliantza europar bat da. Herritarrak energia iraunkorretan inbertitzera bultzatzen ditu eta helburu du trantsizio energetikoa modu demokratikoan sustatzea.
Goienerreko zuzendaria den Santiago Ochoa de Eribek dio garrantzitsua dela balioak partekatzen ditugun proiektuak babestea, “tokiko sorkuntzaren aldeko apustuari uko egin gabe, klima-aldaketa gai globala baita, eta beharrezkoa baita herritarren mugimenduak indartzea, energia-enpresa handien botere gero eta handiagoari aurre egiteko“.
Goienerrek akordio historiko honetan parte hartu izanak islatzen du energia-kooperatibek trantsizio energetikorako inbertsio-eredua birdefinitzeko duten nahia. Horrela, herritarrei funtsezko ardura ematen zaie Europaren etorkizun energetikoaren gaimean erabakiak hartzeko.
Argazkiak: https://www.rescoop-mecise.eu/