2025erako joerei begira jarri dira Euskadi Irratiko Baipasa magazinean. Gurera heldu daitekeen joera horietako bat izan daiteke balkoietan jartzeko eguzki-plaka malguena. Dagoeneko, milioi eta erdi alemaniarrek jarri omen dituzte beren pisuetako balkoietan. Alazne Arruti Goiener kooperatibako teknikariak argitu du gizartean gero eta interes handiagoa sumatzen dela, eta ez litzatekeela harritzekoa laster gurean ikustea.
Jatorrizko audioa: Euskadi Irratia