Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
LANPOSTUA
Aplikazioen analista, garatzailea eta mantentze-arduraduna
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
1 (Bat).
FUNTZIOAK
• Enpresentzako kudeaketa-tresnen funtzio berriak garatzea.
• Dauden sistemak hobetzea eta akatsak zuzentzea.
• Hirugarrenen tresnekin integrazioak egitea (gehienbat software librea erabiliz).
• Kodearen kalitatea berrikustea eta ekoizpen-eguneraketak kudeatzea.
• Produkzioko sistemek behar bezala funtzionatzen dutela gainbegiratzea.
MAILA
Teknikaria.
GAINBEGIRALEA
Informazio Teknologien Taldea.
HASIERA ETA KOKAPENA
Adostu beharrekoa (ahal dela 2025eko ekaina) Goienerren edozein bulegotan hasteko.
IRAUPENA
18 hilabete, iraupen mugagabeko kontratura pasatzeko aukerarekin.
KONTRATU MOTA
Ordezkapena.
LAN-EGUTEGIA
Barne Araudiaren arabera.
ORDAINSARIAK
Barne Araudiaren arabera (III. eranskina), C talde profesionala:
Gordina urtean: 33.465,04 €/urte.
LAN-BALDINTZAK
Barne Araudiaren arabera.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
(Hasierako erreferentzia)
Aplikazio informatikoen programazioan ikasketak (erdi edo goi mailako zikloa, gradua, edo baliokidea).
ESPERIENTZIA
(Formazioa baino garrantzitsuagoa)
• Negozio-prozesuak aztertu eta irtenbide eraginkorrak diseinatzeko esperientzia.
• Programazio lengoaia: C# edo antzekoak (Java, Python…).
• Datu-baseen kudeaketa: SQL bidez.
• Aplikazio mota: enpresentzako kudeaketa-tresnen garapena (ERP, CRM, kontabilitatea…).
HIZKUNTZEN EZAGUERA
• Euskara – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz (EGA/C1 baloratuko da).
• Gaztelera – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
• Baloratuko da beste hizkuntzak ezagutzea.
BESTE EZAUGARRI BATZUK
• Goiener proiektu sozialarekin konpromiso eta inplikazio handia.
• Komunikazio gaitasun handia: jendaurrean hitz egiteko, proiektuak defendatzeko eta azalpen teknikoak barne-mailan emateko trebetasuna.
• Talde-lanerako, proiektuen eta lanaren antolaketarako gaitasuna.
• Arrazoitze analitikoa eta ikuspegi globala.
• Ekimen eta proaktibitate maila handia.
• Lanak direla eta bilerak egiteko noizbehinkako joan-etorrietarako disponibilitatea (gutxi gorabehera hilean bi egun). Gidabaimena izatea baloratuko da.
GAITASUNAK
• Harremanetarako eta traturako erraztasuna.
• Soziabilitatea eta lan-taldean aritzeko gaitasuna.
• Ekintzailetasuna, antolakuntza, erabakitze-gaitasuna eta proaktibitatea.
• Eredu energetikoan aldaketa justua lortzeko motibazioa.
• Negozio-prozesuak aztertzeko eta irtenbide eraginkorrak diseinatzeko gaitasuna.
EGINKIZUNAK
• Negozio-prozesuak aztertertu eta irtenbide eraginkorrak diseñatu.
• Garapena:
– Merkaturatzaileentzako kudeaketa-sistemen funtzio berriak garatzea.
– Lehendik dauden azpisistemen hobekuntza eta akatsen zuzenketa.
– Hirugarrenen tresnekin integrazioak (gehienbat software librearekin).
• Lankideen kodearen berrikuspena eta kalitatearen bermatzea.
• Eguneratzeak produkzio-inguruneetan hedatzea.
• Produkzioko sistemek funtzionamendu egokia dutela gainbegiratzea.
Erabiltzen diren teknologiak: .NET C#, Git (bertsio-kontrola), PostgreSQL, Linux, JavaScript, Jira (metodologia arinak), Docker, Kubernetes
Oharra: Ez da beharrezkoa teknologia guztietan esperientzia izatea; lanpostuan bertan ikasteko aukera eskainiko da. Hala ere, aurretiko esperientzia positiboki baloratuko da.