Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
LANPOSTUA
Sistema eta mikroinformatika teknikaria.
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
1 (Bat).
FUNTZIOAK
• Erabiltzaileei lehen mailako laguntza teknikoa ematea: ekipo informatikoak, softwarea, sareak, periférikoak.
• Ordenagailuak eta sistema eragileak instalatu, konfiguratu eta mantentzea (Windows, Linux).
• Software korporatiboa eta eguneraketak instalatu eta kudeatzea.
Segurtasun informatikoko oinarrizko politikak aplikatzea eta eguneratzea: antibirusak, baimenak, backupak.
• Gailu informatikoen inbentarioa eta egoeraren jarraipena egitea.
• Zerbitzari eta sistema autohostatuen instalazioa, konfigurazioa eta mantenua (Nextcloud, JIRA, PostgreSQL, VPN…).
• Docker eta Kubernetes inguruneetan dauden sistemak gainbegiratzea eta egokitzapena egitea.
• Erabiltzaileentzako protokoloak sortu eta dokumentatzea, akatsen aurrean nola jokatu jakiteko.
• Software librearen erabilera sustatzeko estrategia definitzea eta ezartzea.
• Segurtasun planak ezartzea: VPN, bi faktoreko autentifikazioa, bertsio eguneraketak, etab.
MAILA
Teknikaria.
GAINBEGIRALEA
Informazio Teknologien Taldea.
HASIERA ETA KOKAPENA
Adostu beharrekoa (ahal dela 2025eko ekaina) Goienerren edozein bulegotan hasteko.
IRAUPENA
Ordezkapena.
KONTRATU MOTA
18 hilabete, iraupen mugagabeko kontratura pasatzeko aukerarekin.
LAN-EGUTEGIA
Barne Araudiaren arabera.
ORDAINSARIAK
Barne Araudiaren arabera (III. eranskina), C talde profesionala:
Gordina urtean: 33.465,04 €/urte.
LAN-BALDINTZAK
Barne Araudiaren arabera.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
(Hasierako erreferentzia)
Sistemetan edo mikroinformatikan prestakuntza teknikoa: erdi edo goi mailako zikloa, gradua edo baliokidea.
ESPERIENTZIA
(Formazioa baino garrantzitsuagoa)
Erabiltzaileen laguntzan eta sistemak kudeatzen esperientzia izatea baloratuko da.
Ezagutza edo esperientzia hauetan:
• Sistema eragileak: Windows, Linux.
• Sareen eta VPN konfigurazioa eta administrazioa.
• Segurtasun informatikoko praktika egokiak.
• Sistema autohostatuen instalazioa eta mantenua (Nextcloud, Pasbolt, Kimai…).
• Kontenedore bidezko azpiegiturak (Docker, Kubernetes).
• Gailu informatikoen mantenua eta diagnosia.
• Backup eta katastrofe berreskuratze planak.
HIZKUNTZEN EZAGUERA
• Euskara – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz (EGA/C1 baloratuko da).
• Gaztelera – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
• Baloratuko da beste hizkuntzak ezagutzea.
BESTE EZAUGARRI BATZUK
• Goiener proiektu sozialarekin konpromiso eta inplikazio handia.
• Arazo konplexuak ebazteko gaitasuna eta ikuspegi analitikoa.
• Talde-lanerako prestasuna eta komunikazio gaitasuna.
• Ekimen propioa eta jarrera proaktiboa, bereziki segurtasun, mantenu prebentiboan eta software librearen erabileran.
• Dokumentazio teknikoa eta erabiltzaileentzat sortzeko eta eguneratzeko gaitasuna.
GAITASUNAK
• Harremanetarako eta traturako erraztasuna.
• Soziabilitatea eta lan-taldean aritzeko gaitasuna.
• Ekintzailetasuna, antolakuntza, erabakitze-gaitasuna eta proaktibitatea.
• Eredu energetikoan aldaketa justua lortzeko motibazioa.
EGINKIZUNAK
• Erabiltzaileei lehen mailako laguntza teknikoa ematea (hardware, software, sarea, periférikoak).
• Gailu informatikoen instalazioa, konfigurazioa, mantenua eta berrikuntza.
• Sistema eragileen eta software korporatiboaren instalazioa eta eguneraketa.
• Antibirus eta segurtasun politikak ezartzea eta eguneratuta mantentzea.
• Sistemen funtzionamendu egokia gainbegiratzea: zerbitzariak, backup-ak, sareak, eta bestelako azpiegitura.
• Azpiegitura autohostatuen konfigurazioa eta kudeaketa: Nextcloud, JIRA, PostgreSQL, VPN, etab.
• Gailu eta softwarearen inbentarioaren kudeaketa eta erosketen jarraipena.
• Dokumentazio teknikoa edo erabiltzaileena eguneratzea eta protokoloen sorrera.
• Software librea bultzatzeko plan estrategikoaren definizioa eta inplementazioa.