Nafarroan energia komunitate ugari jarri dira martxan azkeneko urteotan, eta, esan daiteke, Nafarroako Foru Erkidegoa erreferente bat bilakatu dela. Naiz Irratiko Gelditu Makinak saioan gaia aztertu dute REAS Nafarroako Miguel Angel Llamas “‘Pitu” kidearekin eta Nafarroako Komunitatearen Eraldaketa Bulegoko (KEB) Unai Jimenezekin eta Goiener taldeko Asier Gutierrezekin. Azken honek azpimarratu du komunitate energetikoak «tresna garrantzitsua direla herritarrei ahalduntzen laguntzeko eta herritarrak erdigunean jartzeko».
Jatorrizko audioa: Naiz irratia























































