2025eko apirilaren 28an, 12:33:30ean, “zero energetikoa” gertatu zen iberiar penintsulan, eta Espainiaren eta Portugalen sistema elektrikoa deskonektatu egin zen Europako sistema interkonektatutik.
Sistema elektrikoaren berrezartzea % 50ean lortu zen gau horretan bertan penintsulako sistema elektrikoan, eta ia % 100ean hilaren 29ko goizeko 7etan.
Itzalaldiaren arrazoiak
Gaur egun, eguneratuen dugun informazioa honako hau da:
- Trantsizio Ekologikoko Ministerioko (MITECO) adituen batzordeak ekainaren 17an argitaratutako txostena.
- Red Eléctrica de España (REE) erakundeak 2025eko ekainaren 18an argitaratutako txostena.
- Energia Elektrikoko Enpresen Elkartearen (AELEC) jakinarazpena, Iberdrolak, Endesak eta EDP Espainiak osatua, ekainaren 17koa.
Erregistratutako gertakariek adierazten dutenez, apirilaren 28ko penintsulako zero energetikoaren azken arrazoia, gaintentsioen fenomeno bat izan zen. Honek, hainbat sorkuntza instalazio bata bestearen atzetik deskonektatzea eragin zuen (beraien babes-sistemengatik). Horrek, aldi berean, tentsioan igoera berriak eragin zituen eta, horrekin batera, deskonexio berriak, eta horrela hurrenez hurren. Ez dago adostasunik gaintentsio horiek nola lortu ziren sarean.
MITECOk gaintentsioen fenomeno horren jatorria faktore anitzekoa izan zela adierazi du. Sistemak behera bota zuena azpimaiztasuna ez zela izan ziurtatu du, baizik eta gaizki indargetutako oszilazioen, sorkuntza aldaketa bortitzen eta, batez ere, gaintentsioen aurrean tentsioa kontrolatzeko gaitasun eskasaren konbinazioa.
Alde batetik, MITECOk REEri egozten dio errua tentsioa kontrolatzeko gaitasunen programazioan huts egiteagatik, eta bestetik, argindar konpainia handiei egozten die errua, programatuta zeuden zentral termikoek ez baitzuten behar bezala erantzun.
Bestalde, REEk, bere txostenean, Badajozeko instalazio fotovoltaiko baten “funtzionamendu txarra” aipatzen du itzalaldiaren arrazoi nagusitzat, “maiztasun-oszilazio behartua” eragin baitzuen. Hau MITECOk adierazitakoarekin kontraesanean dago.
REEk adierazi du gorabehera horien ondoren instalazio fotovoltaiko txikiak deskonektatzen hasi zirela, autokontsumorako instalazioak barne, eta REEk ez duela horien gainean ikuspenik, eta horrek eragin zituela sareko gaintentsioak. REEk ziurtatu du ez zela inolako zabarkeriarik egon operazioari eta kontrol-sistemei dagokienez.
Azkenik, argindar konpania handiek, Aelec elkartearen bidez, beren bazkideen zentralek itzalaldiaren aurreko orduetan tentsio-kontrolari buruzko erregulazioa bete zutela adierazten duten ebidentziak dituztela jakinarazi dute.
Aelec-ek REEri egotzi dio sistema ahultasun-egoeran uztearen errua. Bere ustez, gaitasun sinkrono mugatuarekin eta banaketa geografiko desorekatuarekin jardun zuen.
MITECOk eta REEk bat egiten dute argindar konpainia handiak seinalatzean, eta ziurtatu dute ez dutela behar bezala lagundu itzalaldiaren kausak ikertzen. Izan ere, enpresa horiek igorritako informazioa osatu gabea izan da, eta ez zuen nahi bezalako kalitaterik.
Gainera, Aelec-eko enpresak asko arduratu dira ikerkuntzarako emandako informazioaren konfidentzialtasuna etengabe eskatzeaz, REEk ez bezala. Honek, hasiera-hasieratik baimendu baitzuen datu guztiak publikoak izatea.
Itzalaldiaren ondorioak
Itzalaldiaren ondoren, eta behin betiko ondorioak ezagutu arte, REE sistema “indartuta” ari da lanean, eta horrek esan nahi du gerta daitezkeen aldaketei erantzuteko gaitasuna handitzen ari dela. Horrek doitze mekanismoen kostua handitzea dakar. Merkaturatzaileek kontsumitzaileei jasanaraziko diete aparteko kostu hori, edo, gutxienez, ahaleginduko dira galerak beren gain ez hartzeko.
Bestalde, itzalaldiaren ondoren, REEk energia-fluxuak mugatu zituen Portugalekin eta Frantziarekin, eta horrek maiatzean merkatu elektrikoa gutxieneko prezio historikoetara iristea eragin du.
Hurrengo proposamenak
MITECOk laster Errege Dekretu Lege berri bat onartuko duela iragarri du, tentsioa kontrolatzeko 11 jarduketa barne hartuko dituena: horietako zortzi sistemaren operazioarekin lotuta daude, eta beste hiru zibersegurtasunaren errefortzuarekin, ahultasunak antzeman baitziren.
Garrantzitsuena eta premiazkoena Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) duela bost urtetik aztertzen duen tentsioa kontrolatzeko zerbitzua onartzea da. Zerbitzu hori REEk 2020an proposatu zuen, eta Gobernuaren txostenak dagoeneko abiarazteko eskatzen du. Orain onartuko balitz ere, ezingo litzateke 2026a baino lehen sartu.
Jarduketa garrantzitsuenetako bat tentsioa kontrolatzeko zerbitzua onartzea da. Neurri hori 2020an proposatu zuen REEk, eta CNMCk bost urte daramatza ebaluatzen. Gobernuaren txostenak atzerapenik gabe ezartzeko beharra azpimarratzen du, nahiz eta 2026a baino lehen indarrean jartzea ezinezkoa izango litzatekeen.
Neurri horrekin batera, Europako sistema elektrikoarekiko interkonexioak indartzea ere planteatzen da, funtsezko tresna baita gertakari kritikoen aurrean erresilientzia handitzeko.
Era berean, sistemaren irmotasuna eta malgutasuna handitzera bideratutako jarduketak bultzatzea aurreikusten da, baita eskari elektrikoaren hazkundea sustatzea ere. Ekintza horien artean, nabarmentzekoa da doitze zerbitzuen plan bat martxan jartzea, sistemaren egonkortasuna indartzeko eta, aldi berean, kontsumitzaileek beren gain hartzen duten kostua minimizatzeko diseinatua.