Hilabete da Iberiar Penintsula osoan itzalaldi handia gertatu zela. Efemeride ilun hori baliatu dute GOIENERek eta IZARKOMek ‘Itzali sistema, piztu alternatibak’ manifestu kolektiboa ―eta izen bereko webgunea― aurkezteko. Euskal Herriko norbanako eta eragile guztiei dei egiteko, manifestu kolektiboarekin bat egin dezaten. Izarkomeko Urtzi Ugaldek eta Goienerreko Naroa Elortzak eman dituzte manifestuaren gaineko azalpenak.
Jatorrizko audioa: NAIZ irratia























































