Goiener Elkarteak hirugarren urtez segidan antolatu du Udanbizi txirrindulari bira, aurten Iparraldeko I-ener herritar sozietatearekin batera eta Nafarkoop kooperatibaren laguntzarekin. Eta beti bezala, bizikletak hartuta energiarekin eta bertze hainbat gai sozialekin zerikusia duten hitzaldiak egin dituzte egunero. Euskadi Irratiko Landaberri saioan Asier Arsuaga antolatzailea elkarrizketatu dute.
Jatorrizko audioa: Landaberri (Euskadi Irratia)























































