Herritarren Batzarra osatzen duten 50 debagoienatarrak larunbatean bildu dira lehenengo aldiz Bergaran. Bost saiotan zehar, gomendio sorta bat osatu beharko dute, galdera honi erantzunez: “Zein ekintza edo aldaketa burutu beharko dituzte Debagoieneko tokiko eragileek energia kontsumoa murrizteko eta energia berriztagarrien garapenerako?”
Jatorrizko bideoa: Gaur Egun























































